Berroia

Areta ibaiaren ezkerreko ertzean dago, Erromantzatuko bailararen ipar-ekialdean. Iparraldean Imirizaldu du mugakide, hegoaldean Murillo Berroia, ekialdean Napal eta mendebaldean Nardoze.

Nobleen jaurerri zaharra, lehenik, eta elizakoa gero. Titularrak, Jimena de Berroiak, 1107an utzi zion Leireko monasterioari bere jauregi berria, bere gela, aletegi, garai, mahasti, baratze eta errota guztiekin, baina testamentua ez zen behar bezala egin. Jerusalengo San Joanekoak, XII. mendean oraindik, eta Orreagako Santa Mariakoak, ondoren, termino osoa eskuratu zuten.