Domeñu
Erromantzatuko bailararen hegoaldean dago, Leire mendilerrotik gertu, Zaraitzu ibaiaren adarra den sakan txiki baten eskuinaldean.
Jaurerri nobleen hiribildu zaharra. Haren titularrik zaharrenak, hurrenez hurren, honako hauek izan ziren: García Sánchez (1075), Lope García eta Sancho López (1125), azken hau Alfontso I.a “el batallador”en “justizia”. San Martin “monasterioa”, toki berekoa, Leireko abadiari eman zion haren jabeak, Sancho gotzain iruindarrak (1044). XI. eta XII. mendeetako testuetan, Domin, Doming, Domininiu, Domign eta Domegno grafiak aipatzen dira.