Arbontze

Erromantzatuko bailararen mendebaldeko lautada batean dago. Iparraldean Murillo Berroiarekin egiten du muga, ekialdean Domeñurekin, mendebaldean Arripodasekin eta hegoaldean Zaraitzu ibaiarekin eta Leire mendilerroarekin.

XI. eta XII. mendeetan dokumentatuta dago, Arbonesse, Arbones eta Arboniesse grafiekin. Orduan, maiz agertzen da senatarien edo infantzoien goitizen gisa. Antso Gartzes III.a Handia erregeak (1035 baino lehen) bere seme Ramiro I.a Aragoikoari utzi zizkion errentak; 1100 inguruan Sancho Sánchez kondeak zuen, eta Fernando semeari eman zion. Bertan, Jimeno apezpiku iruindarraren jabetzako Santa Maria “monasteriolo” bat zegoen; Toda López de Arboniesek ondoren (1063) Leireko abadiari eman zion.