Paisaia, flora eta fauna

PAISAIA

Idokorri, Illon eta Leire mendilerroa: Sistema menditsu hauek Erromantzatuko bailararen iparraldeko eta hegoaldeko mugak dira. Hainbat babes-eremuren barruan daude, hala nola Zaraitzu ibaiko KBEa (Kontserbazio Bereziko Eremuak), Leire mendilerroa-Arbaiungoa, Illongo mendilerroa -Foz de Burguikoa, edo Ugarra mendilerrokoa, zeinaren barruan baitago Ugarrongo arroila.

Zaraitzu ibaia: Otsagabian jaiotzen da, Anduña eta Zatoia elkartzen diren tokian, eta Zaraitzu, Nabaskoze eta Erromantzatuko ibarretatik igarotzen da 52Km-tan Irati ibaiarekin bat egiteko. Arbaiun eta Aspurzeko arroilak zeharkatzen ditu, historian zehar ezaguna, 1812an Espoz y Minak segada batean frantsesak garaitu baitzituen. Bertako uretan bi ibai- muskuilu mota interesgarri bizi dira: Littoralis Potomida eta Unio Mancus. 2003an KBE izendatu zuten, Mendiko zatia, eta 2006an Mediterraneokoa.

Arbaiungo arroila: “Almadiazainen lana zailtasunez eta arriskuz beteta dago. Zailtasun handienak Arbaiungo arroilan aurkitzen dira. Horretarako, seinale bat dute, zenbat ur behar duten adierazten diena.” — Leoncio Urabayen, 1931

6km-tik gorako luzera eta 385 m-ko altuera duen harribitxi naturalistikoa da, 600m-ko zabalera izatera iristen dena. 1.167 Ha-ko azalera du, eta hura babesteko KBE izendatu zuten 2004an, eta HBBE 1987an.

XIX. mendearen erdialdean almadien pasabidea hobetzeko lanak egin ziren. 1928an Arroilako iturri bateko ura 11 kM-ko hodi baten bidez bideratu zen. Hodi horrek Usun, Domeñu, Arbontze eta Irunberrira eramaten du ura.

Ugarrongo arroila: Areta ibaiak zulatu du kareharrietan eta hareharrietan. Erabilerarako eta kontserbatzeko Ugarrako mendilerroa KBEaren barruan dago,. KBEaren erdia baino gehiago Erromantzatuko bailararen barruan dago.

FLORA

Zona horretako klima, mediterraneo hezea da, nahiz eta Arbaiungo arroilaren barruan aldaketa asko agertzen diren orientazioaren, eguzkitan egotearen, ibaiaren altueraren… arabera. Horrek, geologia eta geomorfologia anitzarekin batera, landare-formazio ugari sortzen ditu, eta horietan erkametza (Quercus faginea) edo karraska-koskoxa (Quercus coccifera) da nagusi.

Hezeguneetan ohikoagoak diren beste espezie batzuk ere agertzen dira, hala nola pagoa (fagus Sylvatica) edo hosto zabaleko lizarra (Fraxinus excelsior). Honako hauek ere aipa daitezke: albar pinuak (Pinus sylvestris), hurritzak (Corylus avellana), serbalak (Sorbus aucuparia), hagina (Taxus baccata), gorostia (Ilex aquifolium), ezkiak (Tillia platyphyllos), sahatsak (Salix), astigarrak (Hacer negundo), gurbitzak (Arbutus unedo).

FAUNA

  • Igel arrunta (Pelophylax perezi)
  • Apo pikart (Pelodytes punctatus)
  • Apo lasterkaria (Bufo calamita)
  • Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus)
  • Erlejalea (Merops apiaster)
  • Zapelatz liztorjale (Pernis apivorus)
  • Argi oilar (Upupa epops)
  • Tuntun arrunta (Prunella modularis)
  • Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)
  • Basoetako gerri txoria (Certhia familiaris)
  • Arrano sugezalea (Circaetus gallicus)
  • Arrano txikia (Hieraaetus pennatus)
  • Bonelliren arrano (Hieraaetus fasciatus)
  • Arrano beltza (Aquila chrysaetos)
  • Mirotz urdina (Circus pygargus)
  • Mirotz zuria (Circus cyaneus)
  • Atalar arrunta (Burhinus oedicnemus)
  • Antzandobi handi (Lanius excubitor)
  • Antzandobi arrunta (Lanius senator)
  • Antzandobi dorsirgorria (Lanius collurio)
  • Zuhaitz belatza (Falco subbuteo)
  • Sai zuria (Neophron percnopterus)
  • Hegatsabal arrunta (Alauda arvensis)
  • Totovia Hegatsa (Lullula arborea)
  • Basahatea (Anas platyrhynchos)
  • Kuliska Txikia (Actitis hypoleucos)
  • Eskinoso (Garrulus glandarius)
  • Apo Hontza (Otus scops)
  • Enara Azpizuri (Delichon urbicum)
  • Haitz enara (Ptyonoprogne rupestris)
  • Aztore arrunta (Accipiter gentilis)
  • Uda txirta (Anthus trivialis)
  • Landa-txirta (Anthus campestris)
  • Hontz ertaina (Asio otus)
  • Hontz handia (Bubo bubo)
  • Sai arrea (Gyps fulvus)
  • Zapelatz arrunta (buteo buteo)
  • Gailupa (Pyrrhula pyrrhula)
  • Urubi a(Strix aluco)
  • Kaskabeltz handia (Parus major)
  • Pinu-kaskabeltza (Parus ater)
  • Kaskabeltz txikia (Parus palustris)
  • Belatz gorria (Falco tinnunculus)
  • Txepetxa (Troglodytes troglodytes)
  • Txirritxo txikia (Charadrius dubius)
  • Zata (Caprimulgus europaeus)
  • Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
  • Galeperra (Coturnix coturnix)
  • Kutturlio arrunta (Galerida cristata)
  • Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)
  • Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
  • Buztanzuri horia (Oenanthe hispanica)
  • Belabeltza (Corvus corone)
  • Kukua (Cuculus canorus)
  • Belea (Corvus corax)
  • Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
  • Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)
  • Txinbo papargorrizta (Sylvia cantillans)
  • Zozo txinboa (Sylvia hortensis)
  • Baso-txinboa (Sylvia borin)
  • Etze-txinboa (Sylvia undata)
  • Sasi-txinboa (Sylvia communis)
  • Berdantza horia (Emberiza citrinella)
  • Berdantza miarritz (Emberiza hortulana)
  • Mendi berdantza (Emberiza cia)
  • Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
  • Araba-zozo beltza (Sturnus unicolor)
  • Ur-oiloa (Gallinula chloropus)
  • Gabiraia (Accipiter nisus)
  • Enara arrunta (Hirundo rustica)
  • Harkaitz Txolarrea (Petronia petronia)
  • Etxe-txolarrea (Passer domesticus)
  • Landa-txolarrea (Passer montanus)
  • Belatxikia (Corvus monedula)
  • Belatz handia (Falco peregrinus)
  • Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)
  • Karnaba (Carduelis carduelis)
  • Apeztxoria(Motacilla alba)
  • Buztanikara horia (Motacilla cinerea)
  • Hontz zuria (Tyto alba)
  • Martin arrantzalea (Alcedo atthis)
  • Miru beltza (Milvus migrans)
  • Miru gorria (Milvus milvus)
  • Ur-zozoa (Cinclus cinclus)
  • Zozo arrunta (Turdus merula)
  • Buztanluzea (Aegithalos caudatus)
  • Mozoloa (Athene noctua)
  • Txio arrunta (Phylloscopus collybita/ibericus)
  • Txio lepazuria (Phylloscopus bonelli)
  • Urretxoria edo durdula (Oriolus oriolus)
  • Dilindaria (Remiz pendulinus)
  • Etxeko usoa (Colunba domestica)
  • Etxeko usoa (Columba livia/domestica)
  • Pagausoa (Columba palumbus)
  • Txoloma (Columba oenas)
  • Euli-txori grisa (muscicapa striata)
  • Txoka arrunta (Carduelis cannabina)
  • Eper gorria (Alectoris rufa)
  • Txantxangorria (Erithacus rubecula)
  • Okil handia (Dendrocopos major)
  • Txonta arrunta (Fringilla coelebs)
  • Mokokerra (Loxia curvirostra)
  • Okil beltza (Dryocopus martius)
  • Okil berdea (Picus viridis)
  • Ugatza (Gypaetus barbatus)
  • Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)
  • Mendi-erregetxoa (Regulus regulus)
  • Harkaitz-zozo gorria (Monticola saxatilis)
  • Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius)
  • Errekatxindorra (Cettia cetti)
  • Urretxindorra (Luscinia megarhynchos)
  • Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquatus)
  • Lepitxulia (Jynx torquilla)
  • Usapal arrunta (Streptopelia turtur)
  • Usapal turkiarra (Streptopelia descaocto)
  • Garrapo (Sitta europaea)
  • Gari-berdantza (Emberiza calandra)
  • Mika (Pica pica)
  • Sorbeltz arrunta (Apus apus)
  • Malkar-sorbeltza (Apus melba)
  • Txirriskila arrunta (Serinus serinus)
  • Txorrua (Carduelis chloris)
  • Mendi txirriskila (Serinus citrinella)
  • Sasi txoria (Hippolais polyglotta)
  • Garraztarroa (Turdus viscivorus)
  • Birigarro arrunta (Turdus philomelos)
  • Urtxintxa arrunta (Sciurus vulgaris)
  • Untxia (Oryctolagus cuniculus)
  • Erbia (Lepus europaeus)
  • Orkatza (Capreolus capreolus)
  • Trikua (Erinaceus europaeus)
  • Azeria (Vulpes vulpes)
  • Basakatua (Felis silvestris)
  • Katajineta edo katumuturluzea(Genetta genetta)
  • Basurdea (scrofa)
  • Soro-muxarra (Eliomys quercinus)
  • Saguzarra (Pipistrellus pipistrellus)
  • Haitzuloko saguzarra (Miniopterus schreibersii)
  • Baratze saguzarra (Eptesicus serotinus)
  • Hegoaldeko belarrihandi grisa (Plecotus austriacus)
  • Ferra-saguzar txikia (Rhinolophus hipposideros)
  • Ur saguzarra (Myotis daubentonii)
  • Gau saguzar txikia (Nyctalus leisleri)
  • Nathusius Pipistreloa (Pipistrellus nathusii)
  • Satitsu arrunta (Crocidura russula)
  • Millet satitsua (Sorex coronatus)
  • Etruriar satitsua (Suncus etruscus)
  • Erbinudea (Mustela nivalis)
  • Lepazuria (Martes foina)
  • Ipurtats (Mustela putorius)
  • Igaraba arrunta (Lutra lutra)
  • Arratoi arrunta (Rattus norvegicus)
  • Mendebaldeko Ur-arratoia (Arvicola sapidus)
  • Etxeko sagua (Mus musculus)
  • Basasagua (Apodemus sylvaticus)
  • Azkonarra (Meles meles)
  • Lursagu malkartsua (Microtus agrestis)
  • Landa lursagua (Microtus arvalis)
  • Sator arrunta (Talpa europaea)
  • Haasi barboa (Barbus haasi)
  • Mendi barboa (Barbus graellsii)
  • Iberiar zarboa (Gobio lozanoi)
  • Loina arrunta (Chondrostoma miegii)
  • Ezkailua (Phoxinus phoxinus)
  • Amuarraina (Salmo trutta)
  • Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanus)
  • Suge gorbataduna (Natrix natrix)
  • Eskailera-sugea (Rhinechis scalaris)
  • Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)
  • Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)
  • Suge biperakara (Natrix maura)
  • Eskinko hiruhatza(Chalcides striatus)
  • Txaradi sugandila (Psammodromus algirus)
  • Sugandila iberiarra (Podarcis hispanica)
  • Horma sugandila (Podarcis muralis)
  • Gardatxoa (Lacerta lepida)
  • Gardatxoa (Timon lepidus)
  • Mendebaldeko musker berdea (Lacerta bilineata)
  • Zirauna (Anguis fragilis)
  • Aspis sugegorria (Vipera aspis)